Eskualdeko 18 udal eta hiru mankomunitate kaltetu dituen ziberasoaren ondorioak konpontzea «luze» joko duela ohartarazi du ANIMSAk

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 24a, 08:30

Borzgarren egunez Internet bidez egiten diren zerbitzu guztiak edo horietako batzuk eskaini ezinik daude Nafarroako 150 udal eta tokiko erakunde. ANIMSA enpresa publikoko arduradunek erran dutenez, zerbitzuak lehengoratzen joanen dira, baina garrantzitsuena orain «berme eta segurtasunarekin» egitea dela azpimarratu dute. 

ANIMSA udalen informatika enpresa publikoak jakinarazi duenez, «luze» joko du egoerak, arazoa konpontzeko «lanean» ari diren arren.

 

Bitartean, kaltetutako udalen jarduna mugatuta dago, batez ere udal eta mankomunitate hauen Egoitza Elektronikoa eta e-Postak ANIMSArekin lotuak baldin badituzte.

Eskualdean 18 udal, hiru mankomunitate eta bertze hainbat entitate

Hauetako batzuk osotara dute kaltetua zerbitzua eta bertze batzuk e-Postak eta Egoitza Elektronikoari dagozkion atalak. Hauek dira modu batera edo bertzera kaltetutako entitate publikoak:

  • Arantza
  • Areso
  • Baztan
  • Beintza-Labaien
  • Bera
  • Donamaria
  • Doneztebe
  • Elgorriaga
  • Goizueta
  • Igantzi
  • Ituren
  • Lesaka
  • Oiz
  • Urdazubi
  • Urroz
  • Zubieta
  • Zugarramurdi
  • Bortzirietako Euskara Mankomunitatea
  • Mendialdea Mankomunitatea
  • Malerrekako Mankomunitatea
  • Bidasoa-Berroaran Junta Administratiboa
  • Kintoako Mendien Mankomunitatea
  • Kokoriko Mendi Elkargoa

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun