Eskualdeko hainbat udalen webgunetan ezin da sartu zibereraso baten ondorioz

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 19a, 13:42

Animsak kudeatzen dituen eskualdeko hainbat udalen webgunetan ez dago sartzerik azken bi egunetan, zibereraso baten ondorioz. Bertzeak bertze, Baztan, Bera, Lesaka, Arantza, Igantzi, Beintza-Labaien, Urroz, Oiz, Donamaria-Gaztelu, Doneztebe, Ituren, Zubieta, Arano, Urdazubi eta Zugarramurdiko udalei eragin die erasoak, denak Animsako bazkide baitira eta udaletxe horietan ezin dute posta elektroniko zerbitzurik ere erabili.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun