Artxiboko irudiak

Sunbillako eta Berako Bestaberri eguneko prozesioen irudiak eta azalpenak 2004ko erreportaje honetan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 19a, 07:00

Orain ere Bestaberri edo Corpus Christi egunean prozesioak egiten dira hainbat herritan eta, herri batzuetan, gainera, bereziki nabarmenak dira elizak ez ezik, etxeak, karrikak eta plazak apaintzen dituztelako. Ttipi-Ttapa telebistak 2004an Sunbillako eta Berako prozesioei buruzko erreportajea emititu zuen. Berako prozesioari dagokion zatia Josu Goia zenaren azalpen eta komentarioekin aberastua dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun