Maiatzaren 17an zen Lyme gaixotasunaren Nazioarteko Eguna, eta 2005-2019 aldiko bilakaera aztertu ondotik eman du datua Madrilgo Carlos III.a Osasun Institutuko Epidemiologia Zentro Nazionalak.
Sexuen arabera, gaixo gehienak gizonezkoak (% 58,71) eta 65 urtetik gorakoak (% 34,48) izan ziren. Aurkezpen kliniko ohikoena neurologikoa izan zen.
Adituek gorakada orokorra ikusi dute autonomia-erkidego guztietan, baina batzuetan bertzetan baino gehiago. Hazkunderik handienak Nafarroan (% 363), Katalunian (% 268), Euskadin (% 232) eta Murtzian (% 238) erregistratu dituzte, ikerketa horren arabera betiere.