Kirol denboraldia bukatu da zenbait talderentzat eta bukaerara ailegatzen ari da bertze gehienentzat. BRT Menditarrak errugbi taldeak ligako azken partida irabazi eta lehen postua eskuratu du euskal ligako bigarren mailan. BKT eskubaloi taldeko neska jubenilak, aldiz, kopako finalerako sailkatzeko urrats batera gelditu ziren. Berako Gure Txokoa futbol taldeko jubenilek garaipena lortu zuten Matzadan eta datorren denboraldian Gipuzkoako Preferente maila berrian jokatuko dute. Doneztebe futbol talde nagusiak aldiz, maila autonomikoari eusteko lehian gibelera pausua egin zuen etxean, baina oraindik aukerak ditu. Astebete lehenago Preferentera igotzea ospatu zuen Leitzako Aurrerak ere kopako lehen kanporaketa galdu du.
FUTBOLA
Nafarroako lehen maila autonomikoa, jautsiera fasea
- Doneztebe FT 0 – CD Zarramonza 3
Gipuzkoako Gorengoen mailako iraupen fasea
- Getariako Keta Babyauto 3 - Gure Txokoa 3 (Mikel Esnaolak 2 eta Jon Etxalar)
Nafarroako erregionaleko lehen mailako kopako lehen kanporaketa
- Doneztebe B 1 (Lander Mindegia) – CA Milagres 3
- CD Subiza Cendea de Galar B 2 – Aurrera 0
Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopa
- Beti Gazte 4 (Josu Sanjurjo, Mikel Aitor Flores, Andoni Otxoteko eta Aritz Telletxea) – Axular 0
Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko mailan
- Amaikak Bat 1 - Beti Gazte 0
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako igoera fasea
- Beti Gazte 4 (Asier Taberna, Asier Larralde, Mattin Lekuona eta Julen Urdangatin– Anaitasuna 7
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasea
- Gure Txokoa 3 (Suharri Iratzoki, Unai Garro eta Julen Ubiria) – Bergara 0
Nafarroako jubenilen kopako lehen kanporaketa
- Berriozar CF 0 - CD Baztan 5 (Imanol Zocok 3, Unai Bengotxea eta Mikel Ariztia)
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasea
- Beti Gazte 3 (Jon Galardik 2 eta Luken Urtxegi) – Idiazabal 2
- Beasain 0 - Gure Txokoa 3 (Mikel Zozaia, Peio Martikorena eta Oihan Pikabea)
Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopako lehen kanporaketa
- Beti Kozkor B 2 - Doneztebe FT 3 (Koteto Ezkurrak 2 eta Oinatz Ibarra)
- Aurrera 1 (Oier Aranburu) – CD Amigó 0
Nafarroako infantilen lehen maila
- CD Baztan 1 (Ekain Perugorria) – FC Bidezarra 3
- Doneztebe FT 4 (Unai Lizasoainek 2, Iñaki Bazterrika eta Jon Larunbe) – CD Liceo Monjardin 2
Nafarroako infantilen bigarren mailan
- Beti Kozkor 1 - CD Baztan 4
Mutiko infantilak, Gipuzkoako txapeldunen fasea
- Beti Gazte 4 – Texas Lasartearra 2
Mutiko infantilak, Gipuzkoako kopa
- Landetxa 2 - Gure Txokoa 3 (Mattin Perezen golak)
Infantil neskak F-8, Gipuzkoako kopa
- Gure Txokoa 0 – Antigua Luberri 1
Neska infantil-alebinak F-8, Nafarroako kopa
- CD Amaya 3 - Baztan A 8
Neska alebin-benjaminak F-8, Nafarroako kopa
- Baztan B 4 – CDF Itaroa Huarte 8
ESKUBALOIA
Neska jubenilak kopako finalerdia
- Baztango Kirol Taldea BKT 16 – BM Ardoi 17
Neska kadeteak liga
- Cantolagua 36 – Erreka 25 (gibelatutako partida)
Mutiko infantilak liga
- Lagunak 17 – Erreka 15
Neska alebinak liga
Baztango Kirol Taldeak BKT A 8 – BM Loyola A8
- Beti Onak B – Erreka
- Egues B 6 - Baztango Kirol Taldeak BKT B 10
ERRUGBIA
Seniorrak euskal ligan bigarren maila
- Arratiko/Gernika RT 5 - BRT Menditarrak 33