Zenbat dakizu EHZ Festibalari buruz? Erantzun 5 galdera hauek eta EHZ Festibalera hiru egunez sartzeko sarrera bat irabazteko aukera izanen duzu. Galderekin zalantzaren bat izanez gero, lasai, azalpenak ERRAN.EUSen argitaratu dugun artikulu honetan aurkituko dituzu. Lehiaketan parte hartu eta erantzun guztiak asmatu dituzuenon artean bi sarrera zozketatuko du TTIPI-TTAPAk. Hori bai, saria irabazteko, parte-hartzaileak TTIPI TXARTELA izan behar du. Mugikorrean galderen erantzunak ez badituzu osorik ikusten, saiatu etzanean ikusten edo begiratu ordenagailuan edo tabletan osorik ikusteko.