Bidasoko Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Planerako proposamenak aurkeztu daitezke bihar arte

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 5a, 10:30

Bidasoko Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Planean parte hartzen ari da eskualdeko hainbat udal, eta bihar arte herritarren ekarpenak eta kontsultak egiteko epea zabalik egonen da. 

Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Planaren bidez, Europar Batasunak 2030erako ezarritako helburuak betetzea da asmoa. Horretarako, parte hartzen duen udal edo entitate bakoitzak klima aldaketari aurreko egiteko hainbat konpromiso hartuko ditu, eta  hartuko dituenak ikusi eta proposamen berriak egiteko aukera izanen da bihar arte. 

Dokumentu honetan zehazten dira Bidasoa inguruko udalek hartu beharreko neurriak, eta ekarpenak esteka honen bidez egin daitezke. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun