Nafarroan Osasunbideak duen estrategia berria
Aste honen hasieran Nafarroako Gobernuko osasun agintariek iragarri zutenez, Covid-19a zaintzeko estrategia berria aplikatzen hasiak dira, eta estrategia horretan «lehentasuna ematen zaio ahultasun handieneko pertsonei eta gaixotasunaren kasu larriak dituztenak detektatzear».
Aldaketa horrek eragina du herritar guztiengan; izan ere, baldintza horiek ez dituztenek (ahultasun edo gaixotasun larriko pertsonak) eta sintomarik ez dutenek edo arnas sintoma akuturik ez dituztenek, hemendik aitzinera ez dute isolamendurik edo baieztapen-probarik beharko.