'BostEHun eta zutik!' ekimenaren abestia aurkeztu dute

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 30a, 13:30

 Ibil Bedi eta Lili Burulen artistek egin dute aurtengo udaberrirako Ernaik antolatutako 'BostEHun eta zutik!' ekimenaren abestia. 'Poesia bat' da kantaren izena, eta Amets Aranguren Ibil Bedi taldeko kideak idatzi du letra. 

Zugarramurdi eta Elizondo lotuko ditu aurtengo udaberrirako Ernaik antolatu duen gazte martxak. Apirilaren 14ean Zugarramurditik Erratzurako bidea eginen dute oinez, eta ortziralean, apirilaren 15ean ailegatuko dira Elizondora. Bertan, 28 musika talderen kontzertuak eta hainbat hitzaldi eta tailer izango dituzte, igandera bitartean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun