Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.959 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.747 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.695 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.948 Bortzerrietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 28, 1.530 proba egin zituzten eta horietatik 276k positibo eman zuten.
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 28, lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina bi gaixo hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 47 daude ospitalean, horietatik 5 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.