BKT nagusitu zaion Errekari kadete mailako eskubaloi derbian

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 28a, 08:30

Baztango BKT eskubaloi talde nagusiak garaipen garbia lortu du eta kadeteek derbia irabazi zioten Errekari.

Futbolean Beti Gazteko emakumeek eta Baztango eta Beti Gazteko bigarren taldeek bakarrik lortu dituzte garaipenak

Ez du emaitza onegirik ekarri martxoko azken asteburuak kirol arloan. Futbolean, hirugarren mailako Beti Gaztek partida ez ezik kategoria galdu du matematikoki. Doneztebeko talde nagusiak galdu eta zail jarri zaio maila mantentzea eta Baztan, Gure Txokoa eta Aurrerak berdindu egin dute. Garaipenak, Beti Gazteko emakumeek eta Baztan eta Beti Gazteko erregionaleko taldeek bakarrik lortu dituzte. Eskubaloian, liderraren kontra galdu zuen Errekak eta irabazi BKTk. Kadete mailako derbian baztandarrak nagusi. Errugbian, denboraldiko partidarik lehiatuena irabaztea lortu zuen Menditarrak BRT taldeak eta euskal ligako lehen mailara igotzeko lehian izanen da.

FUTBOLA

Hirugarren maila RFEF

  • Beasain SD 3 - Beti Gazte 1 (Ander Ordoki). Bortz partidaren faltan matematikoki kategoria galdu dute lesakarrek.

Nafarroako lehen maila autonomikoa, igoera fasea

  • CD Alesves 1 - CD Baztan 1 (Ion Osakar)

Nafarroako lehen maila autonomikoa, jautsiera fasea

  • CD Muskaria 3 - Doneztebe FT 1 (Eloy Garcia)

Gipuzkoako Gorengoen mailako iraupen fasea

  • Gure Txokoa 2 (Jokin Telletxea eta Iñaki Ruiz) – Getariako Keta Babyauto 2

Nafarroako erregionaleko lehen maila

  • Baztan B 4 (Aimar Larralde, Urtzi Gonzalez, Julian Urrutia eta Luis Urrutia) – Valle Aranguren 2
  • Berriozar CF 1 – Aurrera 1 (Oinatz Mariezkurrena)
  • CD Amaya B 2 - Doneztebe B 1 (Unai San Miguel)

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopa

  • Beti Gazte 6 (Mikel Aitor Flores, Andoni Otxoteko, Jabier Parra, Jon Etxebeste, Allande eta beraien atean) – Dunboa Eguzki 3

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Beti Gazte 2 (Mayi Arriola eta Idoia Garde) – Leintz Arizmendi 0

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako igoera fasea

  • Anaitasuna 0 - Beti Gazte 2 (Asier Taberenaren golak)

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasea

  • Gure Txokoa 0 – San Marcial 5

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • CD Baztan 4 (Angel Telletxea, Martin Roque, Imanol Zoco eta beraien atean) – JD San Jorge 0
  • UD Mutilvera 4 - Doneztebe FT 0

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • CD San Cernin 3 - CD Baztan 2 (Imanol Goienetxe eta Zena Irisarri)

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasea

  • Trintxerpe B 7 - Beti Gazte 1 (Manex Sarasola)
  • Bergara 2 - Gure Txokoa 0

Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopa

  • CD Baztan 2 – CD Kirol Sport B 3
  • CD Salesianos 0 – Doneztebe 7 (Oihan Lujanbio, Izei Astibia, Suhar Irisarri, Aitor Sein, Beñat Oiaregi, Ibai Mindegia eta Koteto Ezkurra)
  • Aurrera atsedena.

Neska kadete-infantil

  • Beti Gazte 1 (Laida Taberna) – Mulier FCN 3

Nafarroako infantilen lehen maila

  • FC Bidezarra 3 - CD Baztan 1
  • CD Liceo Monjardin 2 – Doneztebe FT 2 (Rafael Gertan eta Eneko Ibarra).

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • CD Baztan 4 – Beti Kozkor 3

Mutiko infantilak, Gipuzkoako txapeldunen fasea

  • Texas Lasartearra 4 - Beti Gazte 1 (Beñat Etxepare)

Mutiko infantilak, Gipuzkoako kopa

  • Gure Txokoa 7 (Inhar Tabernak 3, Mattin Perezek 2, Bruno Moncalvillo eta Markel Zelaieta) – Landetxa 3

Infantil neskak F-8, Gipuzkoako kopa

  • Antigua Luberri 4 - Gure Txokoa 1 (Maria Alzuguren)

Neska infantil-alebinak F-8, Nafarroako liga

  • UCD Burlades A 2 - Baztan A 3

Neska alebin-benjaminak F-8, Nafarroako ligan

  • Baztan B 2 – UCD Burlades B 2

 

ESKUBALOIA

Senior gizonezkoak, txapeldunen fasea

  • Loyola 35 – Erreka 22

Senior emakumezkoak liga

  • Maristas-Ur 14 - Baztango Kirol Taldea BKT 24

Mutil jubenilak liga

  • Erreka atsedena.

Neska jubenilak liga

  • Baztango Kirol Taldea BKT

Neska kadeteak liga

  • Baztango Kirol Taldea BKT B 13 – Beti-Onak Atarrabia A 30
  • Baztango Kirol Taldeak BKT A 18 – Erreka 14, aldi honetan baztandarrak nagusitu dira derbian.

Mutiko infantilak liga

  • Erreka 25 – Cantolagua B 19

Neska infantilak liga

  • CD Balonmano River Ega 26 - Baztango Kirol Taldeak BKT A 24
  • Baztango Kirol Taldeak BKT B 23 – BM San Juan 31
  • Erreka atsedena.

Neska alebinak ligan

  • BM Loyola B 10 - Baztango Kirol Taldeak BKT A 6

Ademar Maristas – Erreka

  • Baztango Kirol Taldeak BKT B 6 – CD Balonmano River Ega 10

 

ERRUGBIA

Seniorrak euskal ligan bigarren maila

  • BRT Menditarrak 17 – Vithas Gaztedi RT 15

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun