Alde positibotik begira, partida ia guztietan konpetitu egin dute lesakarrek, baina koxka bat falta izan zaie puntu gehiago lortzeko. Lau jubenilek debuta egin dute talde nagusiarekin hirugarren mailan eta zaleen babesa izan dute beti. Azken partidetan ere behar beharrezkoa izanen dute babes hori, mailaz igotzeko lehian bisitari izanen baitira Mastegin kategoriako oilarrak: Alaves B, Portugalete eta denboraldia Beti Gazterekin hasi zuen Urki Txoperena lesakarra fitxatu duen Barakaldo. Hirugarren mailari agur errateko hiru partida zail bezain ikusgarri.