COVID-19: Azken datuak

Lau positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 142

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 28a, 06:18

Atzo, martxoak 27, lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil

Lau positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, hiru Malerrekan eta bat Baztanen. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, berriz, atzo 142 positibo atzeman zituzten. Atzo, martxoak 27, lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.958 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.747 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.695 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.950 Bortzerrietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 27, 628 proba egin zituzten eta horietatik 142k positibo eman zuten.

COVID-19ak jota, atzo, martxoak 27, lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 53 daude ospitalean, horietatik 5 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 206.527 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.447koa.
 
Nafarroan 1.415.396 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, martxoak 27, 582 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 566.692 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 349.699 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun