COVID-19: Azken datuak

Bi positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 117

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 27a, 06:18

Atzo, martxoak 26, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina gaixo bat hil zen

Bi positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, bana Malerrekan eta Bortzerrietan. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, berriz, atzo 117 positibo atzeman zituzten. Atzo, martxoak 26, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina gaixo bat hil zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.955 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.746 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.695 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.950 Bortzerrietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 26, 605 proba egin zituzten eta horietatik 117k positibo eman zuten.

COVID-19ak jota, atzo, martxoak 26, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina gaixo bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 50 daude ospitalean, horietatik 5 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 206.385 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.447koa.
 
Nafarroan 1.414.779 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, martxoak 26, 388 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 566.273 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 349.520 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun