COVID-19: Azken datuak

Lau positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 303

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 25a, 06:44

Atzo, martxoak 24, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil

Lau positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, bi Baztanen eta bana Malerrekan eta Leitzaldean. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, berriz, atzo 303 positibo atzeman zituzten. Atzo, martxoak 24, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.951 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.744 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.694 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.949 Bortzerrietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 24, 1.514 proba egin zituzten eta horietatik 303k positibo eman zuten.

COVID-19ak jota, atzo, martxoak 24, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 50 daude ospitalean, horietatik 6 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 206.022 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.444koa.
 
Nafarroan 1.413.815 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, martxoak 24, 397 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 565.978 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 348.809 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun