COVID-19: Azken datuak

Bederatzi positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 335

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 24a, 06:43

Atzo, martxoak 23, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil

Bederatzi positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, hiruna Baztanen eta Bortzirietan, bi Malerrekan eta bat Leitzaldean. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, berriz, atzo 335 positibo atzeman zituzten. Atzo, martxoak 23, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.951 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.742 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.692 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.949 Bortzerrietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 23, 1.952 proba egin zituzten eta horietatik 335ek positibo eman zuten.

COVID-19ak jota, atzo, martxoak 23, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 48 daude ospitalean, horietatik 5 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 205.719 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.444koa.
 
Nafarroan 1.413.322 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, martxoak 23, 551 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 565.883 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 348.474 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun