COVID-19: Azken datuak

Hiru positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 329

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 23a, 06:39

Atzo, martxoak 22, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina bat hil egin zen

Hiru positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, bana Baztanen, Leitzaldean eta Malerrekan. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, berriz, atzo 329 positibo atzeman zituzten. Atzo, martxoak 22, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina bat hil egin zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.949 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.738 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.691 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.945 Bortzerrietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 22, 1.971 proba egin zituzten eta horietatik 329k positibo eman zuten.

COVID-19ak jota, atzo, martxoak 22, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina bat hil egin zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 51 daude ospitalean, horietatik 6 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 205.384 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.444koa.
 
Nafarroan 1.412.640 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, martxoak 22, 559 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 565.585 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 348.184 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun