COVID-19: Azken datuak

Sei positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 377

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 22a, 06:42

Atzo, martxoak 21, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten baina ez zen inor hil.

Sei positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, hiru Baztanen, bi Leitzaldea-Urumealdean eta bat Bortzerrietan. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, berriz, atzo 377 positibo atzeman zituzten. Atzo, martxoak 21, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten baina ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.944 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.738 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.690 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.944 Bortzerrietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 21, 2.188 proba egin zituzten eta horietatik 337k positibo eman zuten.

COVID-19ak jota, atzo, martxoak 21, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten baina ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 52 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 205.055 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.444koa.
 
Nafarroan 1.412.114 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, martxoak 21, 749 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 565.276 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 347.912 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun