Liderrari irabaziz hasi du txapeldunen fasea Erreka eskubaloi talde nagusiak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2022ko mar. 21a, 08:00
BRT Menditarrak errugbi taldeak garaipen handia lortu zuen Lasarten eta sendo eusten dio lidergoari.

Beti Gazte, Doneztebe eta Aurrerako futbol talde nagusiek irabazi egin dute, baita Sarako Izarra eta BRT Menditarrak errugbi taldeek ere

Txapeldunen faseari ezin hobe ekin dio Erreka eskubaloi talde nagusiak. Lehen partidan lehen faseko talde onena izan dute arerio, Zizurko Ardoi, baina doneztebarrek 25-23 irabaztea lortu dute. Futbol talde nagusiei dagokienez, Beti Gazte, Doneztebe eta Aurrerako talde nagusiek etxean irabaztea lortu dute; Baztanek eta Gure Txokoak eta Beti Gazte eta Doneztebeko bigarren taldeek berdindu egin dute eta Baztan Bk eta Beti Gazteko emakumeek galdu. Errugbian, garaipenarekin bueltatu dira etxera Sarako Izarra eta BRT Menditarrak taldeak.

FUTBOLA

Hirugarren maila RFEF

  • Beti Gazte 2 (Ander Ordoki eta Asier Larralde) – Santutxu 0

Nafarroako lehen maila autonomikoa, igoera fasea

  • CD Baztan 0 – SD Lagunak 0

Nafarroako lehen maila autonomikoa, jautsiera fasea

  • Doneztebe FT 2 (Borja Arregi eta Xabi Erasun) – CD Universidad de Navarra 1

Gipuzkoako Gorengoen mailako iraupen fasea

  • Dunboa Eguzki 1 - Gure Txokoa 1 (Jokin Telletxea)

Nafarroako erregionaleko lehen maila

  • CF Gazte Berriak Ansoain 3  - Baztan B 2 (Urki Aristu eta Aimar Larralde)
  • Aurrera 4 (Hodei Buldainek 2 eta Mañel Woischwillek 2) – SD Alsasua 1
  • Doneztebe B 2 (Jon Mikel Gaztelumendi eta Martin Etxandi) – Rotxapea B 2

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopa

  • Euskalduna 5 - Beti Gazte 5 (Andoni Otxoteko, Andoni Arriola, Josu Sanjurjo, Xabi Larretxea eta Asier Sanchez)

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Oiartzun 3 - Beti Gazte 0

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako igoera fasea

  • Beti Gazte 4 (Mattin Lekuona, Asier Larralde, Xuban Elizondo eta Asier Taberna) – Martutene 0

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasea

  • Tolosa 4 - Gure Txokoa 0

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • CD Ardoi 1 - CD Baztan 1 (Imanol Zoco)
  • Doneztebe FT 7 (Ugaitz Aldabek 3, Unai Garaikoetxeak 2, Unai Montiel eta Oier Apezetxea) – CD Lezkairu 1

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • CD Baztan 2 (Zena Irisarri eta Imanol Goienetxe) – CD Valle de Egues 5

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasea

  • Beti Gazte 1 (Yassine Ez Zennouny) – Igeltegi Donostia 2
  • Gure Txokoa 2 (Alain Zelaieta eta Unai Etxeberria) – Aretxabaleta 0

Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopa

  • CD Asdefor C 2 - CD Baztan 1 (Asier Barberena)
  • Doneztebe 5 (Koteto Ezkurra, Aimar Esperante, Urki Ariztegi, Ander eta Oihan Lujanbio) – UCD Burlades C 0
  • Beti Kozkor A 0 – Aurrera 3

Neska kadete-infantil

  • Beti Kozkor 1 - Beti Gazte 1 (Leire Ariztegi)

Nafarroako infantilen lehen maila

  • CD Baztan 2 (Mikel Sansiñena eta Ekain Perugorria) – SD Lagunak B 3
  • Doneztebe 3 (Alain Bazterrika, Jon Ander Etxebeste eta Omar Irazoki) – SD Alsasua 1

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • CD Ilumberri 1 - CD Baztan 0

Mutiko infantilak, Gipuzkoako txapeldunen fasea

  • Beti Gazte 1 (Kemen Telletxea) – Allerru 1

Mutiko infantilak, Gipuzkoako kopa

  • Dunboa Eguzki 1 - Gure Txokoa 6 (Ibai Lekuona, Unax Oiartzabal, Ibai Matxikote, Iñaki Ugalde, Mattin Perez eta Peio Morate)

Infantil neskak F-8, Gipuzkoako liga

  • Gure Txokoa 0 – Oiartzun 2

Neska infantil-alebinak F-8, Nafarroako liga

  • Baztan A 3 – CD Kirol Sport B 0

Neska alebin-benjaminak F-8, Nafarroako liga

  • CD Izarra B 3 - Baztan B 2

 

ESKUBALOIA

Senior gizonezkoak, txapeldunen fasea

  • Erreka 25 – Ardoi 23

Senior emakumezkoak liga

  • Baztango Kirol Taldea BKT 13 – Jacar San Antonio 33

Mutil jubenilak liga

  • Erreka atsedena.

Neska jubenilak liga

  • Baztango Kirol Taldea BKT 27 – CB Tafalla 20

Neska kadeteak liga

  • Uharte A 26 - Baztango Kirol Taldea BKT B 22
  • Erreka 34 – Atalaya 31
  • Beti-Onak Atarrabia B 25 - Baztango Kirol Taldeak BKT A 17

Mutiko infantilak liga

  • Lagunak A 27 – Erreka 25

Neska infantilak liga

  • Baztango Kirol Taldeak BKT A 19 – Helvetia Anaitasuna B 20
  • Malkaitz 26 - Baztango Kirol Taldeak BKT B 28
  • UDC Txantrea 29 – Erreka 18

Neska alebinak liga

  • Baztango Kirol Taldeak BKT A 8 – Beti-Onak Atarrabia A 8
  • Erreka 4 – Uharte 12
  • BM Loyola C 9 - Baztango Kirol Taldeak BKT B 7

 

ERRUGBIA

Seniorrak euskal liga lehen maila

  • Valtecsa UBR 24 - Sarako Izarra RT 34

Seniorrak euskal ligan bigarren maila

  • Gesalaga Okelan Zarautz/Beltzak KE 7 - BRT Menditarrak 62

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun