COVID-19: Azken datuak

Positibo bakarra atzeman zuten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 197

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 21a, 06:51

Atzo, martxoak 20, lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil

Positibo bakarra atzeman zuten atzo gure lurraldean, bat Urumealdean. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, berriz, atzo 197 positibo atzeman zituzten. Atzo, martxoak 20, lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.945 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.734 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.685 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.941 Bortzerrietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 20, 819 proba egin zituzten eta horietatik 197k positibo eman zuten.

COVID-19ak jota, atzo, martxoak 20, lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 53 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 204.678 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.444koa.
 
Nafarroan 1.411.321 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, martxoak 20, 641 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 564.851 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 347.558 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun