COVID-19: Azken datuak

9 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 177

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 20a, 06:43

Atzo, martxoak 19, ez zuten inor ospitaleratu, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina gaixo bat hil zen

Bederatzi positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, lau Malerrekan, bina Baztanen eta Leitzaldean eta bat Bortzerrietan. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, berriz, atzo 177 positibo atzeman zituzten. Atzo, martxoak 19, ez zuten inor ospitaleratu, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina gaixo bat hil zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.945 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.734 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.682 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.941 Bortzerrietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 19, 736 proba egin zituzten eta horietatik 177k positibo eman zuten.

COVID-19ak jota, atzo, martxoak 19, ez zuten inor ospitaleratu, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina gaixo bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 49 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 204.481 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.444koa.
 
Nafarroan 1.410.639 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, martxoak 19, 398 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 564.387 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 347.202 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun