Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.941 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.732 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.680 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.940 Bortzerrietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 18, 1.712 proba egin zituzten eta horietatik 278k positibo eman zuten.
COVID-19ak jota, atzo 278 positibo atzeman zituzten. Atzo, martxoak 18, zazpi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 50 daude ospitalean, horietatik 8 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.