Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.939 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.730 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.676 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.939 Bortzerrietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 17, 1.794 proba egin zituzten eta horietatik 377k positibo eman zuten.
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 17, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bertze bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 47 daude ospitalean, horietatik 8 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.