Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.939 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.730 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.674 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.929 Bortzerrietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 16, 1.921 proba egin zituzten eta horietatik 388k positibo eman zuten.
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 16, pertsona bat ospitaleratu zuten, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu baina bi hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 49 daude ospitalean, horietatik 8 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.