Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.935 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.728 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.670 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.920 Bortzerrietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 15, 1.953 proba egin zituzten eta horietatik 299k positibo eman zuten.
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 15, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten baina ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 54 daude ospitalean, horietatik 10 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.