COVID-19: Azken datuak

15 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 317

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 15a, 06:27

Atzo, martxoak 14, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil

Hamabotz positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, zortzi Bortzerrietan, lau Malerrekan eta hiru Leitzaldean. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, berriz, atzo 317 positibo atzeman zituzten. Atzo, martxoak 14, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.931 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.726 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.669 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.916 Bortzerrietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 14, 2.065 proba egin zituzten eta horietatik 317k positibo eman zuten.

COVID-19ak jota, atzo, martxoak 14, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 50 daude ospitalean, horietatik 9 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 202.962 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.439koa.
 
Nafarroan 1.407.539 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, martxoak 14, 949 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 562.702 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 346.121 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun