Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.927 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.726 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.666 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.904 Bortzerrietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 13, 749 proba egin zituzten eta horietatik 168k positibo eman zuten.
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 13, bortz pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 52 daude ospitalean, horietatik 11 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.