Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.926 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.726 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.665 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.902 Bortzerrietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 12, 565 proba egin zituzten eta horietatik 78k positibo eman zuten.
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 12, ez zuten inor ospitaleratu, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 52 daude ospitalean, horietatik 11 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.