COVID-19: Azken datuak

8 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 224

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 12a, 06:22

Atzo, martxoak 11, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUan sartu zituzten baina ez zen inor hil.

Zortzi positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, bortz Bortzerrietan, bi Leitzaldean eta bat Baztanen. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, berriz, atzo 228 positibo atzeman zituzten. Atzo, martxoak 11, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUan sartu zituzten baina ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.926 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.726 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.663 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.897 Bortzerrietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 11, 1.657 proba egin zituzten eta horietatik 228k positibo eman zuten.

COVID-19ak jota, atzo, martxoak 11, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUan sartu zituzten baina ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 55 daude ospitalean, horietatik 11 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 202.399 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.438koa.
 
Nafarroan 1.405.543 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, martxoak 11, 544 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 561.776 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 345.113 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun