COVID-19: Azken datuak

18 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 292

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 11a, 06:42

Atzo, martxoak 10, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu baina gaixo bat hil egin zen

Hemezortzi positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, hamar Bortzerrietan, bortz Bertizarana-Malerrekan, bi Leitzaldean eta bat Baztanen. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, berriz, atzo 292 positibo atzeman zituzten. Atzo, martxoak 10, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu baina gaixo bat hil egin zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.926 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.725 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.661 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.892 Bortzerrietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 10, 1.677 proba egin zituzten eta horietatik 292k positibo eman zuten.

COVID-19ak jota, atzo, martxoak 10, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu baina gaixo bat hil egin zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 50 daude ospitalean, horietatik 9 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 202.171 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.438koa.
 
Nafarroan 1.404.960 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, martxoak 10, 597 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 561.600 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 344.913 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun