2022ko gazte martxako egitarau osoa argitaratu du Ernaik

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 10a, 16:30

Apirilaren 14tik 17ra eginen dute aurten gazte martxa, Zugarramurditik Elizondora. 25 tailer, solasaldi eta ikuskizun izanen ditu egitarau politiko eta kulturalak

  • Apirilak 14, ortzeguna: Zugarramurditik Erratzura. Harrera ekitaldia. Sua, Streetwise, Silitia eta Nikotina taldeen kontzertuak.
  • Apirilak 15, ortziralea: Erratzutik Elizondora. Hainbat solasaldi eta tailer. Willis Drummond, Kaleko Urdangak, Skabidean, Crim, Herdoil, Dupla, Rukula, La Furia, Xsakara, Aiaraldeko Sound System eta Yare Collective taldeen kontzertuak.
  • Apirilak 16, larunbata: Elizondon. Hainbat solasaldi eta tailer. Liher, Iheskide, Perlata, Ibil Bedi, McOnak, Tremenda Jauria, Skakeitan, Tribade, Iruñerria Jamaica Clash, Pleura, Marta & Herbass, Romea, Xiberoots eta DJ Reimyren kontzertuak.
  • Apirilak 17, igandea: Elizondotik Iruñera. Aberri Eguna.

Hau da egitarau osoa:

Ekimeneko sarrerak salgai daude bibe.me plataforman eta hainbat salmenta puntutan: Elizondoko Intza ostatuan, Erratzuko Zubi Punta osatuan, Lesakako Arrano ostatuan, Iruñeko Herriko, Aitzina eta Monton tabernetan, Gasteizeko Garraxi tabernan, Donostiako Herria tabernan eta Bilboko Errondabide eta Kirruli tabernetan. Egun guztietako bonoa 35 eurotan egonen da eskuragarri martxoaren 21a arte. Ortziraleko sarrerak 18 eurotan daude salgai eta larunbatekoak 22 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun