Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.921 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.724 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.659 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.881 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 9, 1.722 proba egin zituzten eta horietatik 234k positibo eman zuten.
COVID-19ak jota, herenegun, martxoak 8, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 51 daude ospitalean, horietatik 9 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.