COVID-19: Azken datuak

14 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 211

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 9a, 06:44

Altzo, martxoak 8, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil

Hamalau positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, bortz Malerreka-Bertizaranan, lau Leitzaldean, hiru Baztanen eta bi Bortzirietan. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, berriz, atzo 211 positibo atzeman zituzten. Atzo, martxoak 8, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.920 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.723 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.658 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.877 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 8, 1.818 proba egin zituzten eta horietatik 211k positibo eman zuten.

COVID-19ak jota, atzo, martxoak 8, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 54 daude ospitalean, horietatik 8 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 201.663 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.435ekoa.
 
Nafarroan 1.403.793 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, martxoak 8, 512 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 561.326 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 344.169 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun