N-121-A errepidearen lehen zatiko obrak, Ezkaba eta Olabe artekoak, azken txanpan sartu dira eta dagoeneko hasiak dira errepidearen erdiko barrera paratzen.
Tuneletan eta zubietan ez dute paratuko erdiko hesirik
Hesi hori ibilbidearen zatirik handienean paratuko dute, behar adinako zabalerarik ez duten eremuetan izan ezik. Erdiko hesirik gabe geldituko dira tunelak, zubiak edota errepidearen bi alboetan eraikuntzak dituzten tarteak.