Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.915 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.720 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.654 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.872 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 7, 1.880 proba egin zituzten eta horietatik 226k positibo eman zuten.
COVID-19ak jota, atzo 226 positibo atzeman zituzten. Atzo, martxoak 7, bortz pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bertze bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 61 daude ospitalean, horietatik 8 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.