Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.907 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.712 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.650 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.852 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 5, 597 proba egin zituzten eta horietatik 85ek positibo eman zuten.
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 5, pertsona bat ospitaleratu zuten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina gaixo bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 76 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.