Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.907 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.705 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.650 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.849 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 4, 1.473 proba egin zituzten eta horietatik 197k positibo eman zuten.
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 4, ez zuten inor ospitaleratu, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina bi gaixo hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 79 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.