COVID-19: Azken datuak

5 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 190

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 4a, 06:22

Atzo, martxoak 3, bortz pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina gaixo bat hil zen

Bortz positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, hiru Bortzerrietan eta bana Baztanen eta Leitzaldean. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, berriz, atzo 190 positibo atzeman zituzten. Atzo, martxoak 3, bortz pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina gaixo bat hil zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.906 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.700 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.647 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.843 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 3, 1.391 proba egin zituzten eta horietatik 190ek positibo eman zuten.

COVID-19ak jota, atzo, martxoak 3, bortz pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina gaixo bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 84 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 200.759 da, eta heriotza kopurua 1.431koa.
 
Nafarroan 1.399.112 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, martxoak 3, 371 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 558.203 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 342.750 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun