Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.906 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.699 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.646 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.839 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 2, 1.441 proba egin zituzten eta horietatik 255ek positibo eman zuten.
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 2, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 89 daude ospitalean, horietatik 7 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.