COVID-19: Azken datuak

Hiru positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, 191 Nafarroa osoan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 2a, 06:10

Atzo, martxoak 1, pertsona bat ospitaleratu zuten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina bi gaixo hil ziren

Hiru positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, bi Malerrekan eta bat Leitzaldean. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, berriz, atzo 191 positibo atzeman zituzten. Atzo, martxoak 1, pertsona bat ospitaleratu zuten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina bi gaixo hil ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.902 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.698 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.645 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.835 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoan 1, 1.446 proba egin zituzten eta horietatik 191k positibo eman zuten.

COVID-19ak jota, atzo, martxoak 1, pertsona bat ospitaleratu zuten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina bi gaixo hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 90 daude ospitalean, horietatik 8 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 200.314 da, eta heriotza kopurua 1.431koa.
 
Nafarroan 1.397.807 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, martxoak 1, 2.029 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 558.071 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 341.615 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun