Hezkuntza Departamentuak jardunaldi jarraitua onartu du eskualdeko hainbat ikastetxetan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 1a, 14:15

Zugarramurdi eta Urdazubiko eskolan jardunaldi jarraitua izanen dute 2022/23 ikasturtean.

Nafarroako 57 eskoletan onartu dute jardunaldi jarraituaren ezarpena eta Iruñerriko hiru ikastetxeri ukatu diete

2022/2023ko ikasturtean jardunaldi jarraitua ezartzen ahalko duten ikastetxeen zerrenda onartu du Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, haien artean hainbat gure eskualdekoak:

Baztan

  • Almandozko eskola
  • Arraiozko eskola
  • Azpilkuetako eskola
  • Elizondoko eskola
  • Erratzuko eskola
  • Gartzaingo eskola
  • Iruritako eskola
  • Lekarozko eskola
  • Oronozko eskola
  • Zigako eskola

Hortaz, Amaiurko eta Arizkungo eskolek, eta Baztan Ikastolak jardunaldi zatitua izanen dute heldu den ikasturtean.

Bertizarana

  • Legasako eskola

Narbarteko eskolan jardunaldi zatitua izanen dute.

Bortziriak

  • Etxalarko Landagain eskola
  • Lesakako Tantirumairu ikastola

Arantzako, Berako Ricardo Baroja, Igantziko eta Lesakako Irain eskoletan jardunaldi zatitua izanen dute, baita Berako Labiaga Ikastolan eta Jesusen Bihotza ikastetxean ere.

Leitzaldea-Urumealdea

  • Aresoko Nazabal eskola
  • Goizuetako Andres Narbarte Xalto eskola
  • Leitzako Erleta eskola

Ikastetxe guztiek egin dute jardunaldi jarraituaren alde.

Malerreka

  • Doneztebeko San Miguel eskola
  • Iturengo Pulunpa eskola
  • Saldiasko eskola
  • Sunbillako eskola

Xareta

  • Zugarramurdi eta Urdazubiko eskola.

Ikastetxe guzti hauek galdeketa egin zuten joan den urteko abenduan eta jardunaldi jarraituaren aldeko gehiengoa lortu zuten. Hezkuntza Departamentuak zentroek aurkeztutako proiektuak aztertu ditu eta baldintza guztiak betetzen dituztela ziurtatuta, jardunaldi aldaketa onartzea erabaki du. Orain, Nafarroako Gobernua jardunaldi zatitua, jarraitua eta malgua erregulatzeko arau foralaren idazketan ari da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun