Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.900 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.698 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.643 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.834 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 28, 1.565 proba egin zituzten eta horietatik 182k positibo eman zuten.
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 28, zortzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 102 daude ospitalean, horietatik 9 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.