Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.898 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.695 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.642 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.833 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, Atzo, otsailak 27, 602 proba egin zituzten eta horietatik 89k positibo eman zuten.
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 27, pertsona bat ospitaleratu zuten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina gaixo bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 97 daude ospitalean, horietatik 9 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.