Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.897 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.694 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.640 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.832 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 25, 1.313 proba egin zituzten eta horietatik 186k positibo eman zuten.
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 25, pertsona bat ospitaleratu zuten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 99 daude ospitalean, horietatik 11 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.