COVID-19: Azken datuak

Sei positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 191

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 25a, 06:37

Atzo, otsailak 24, bortz pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina gaixo bat hil zen.

Atzo sei positibo atzeman zituzten gure lurraldean: lau Bortzirietan eta bana Bertizaranan eta Urumealdean. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 191 positibo atzeman zituzten. Atzo, otsailak 24, bortz pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina gaixo bat hil zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.896 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.693 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.638 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.830 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 24, 1.407 proba egin zituzten eta horietatik 191k positibo eman zuten.

COVID-19ak jota, atzo, otsailak 24, bortz pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina gaixo bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 104 daude ospitalean, horietatik 13 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 199.531 da, eta heriotza kopurua 1.426koa.
 
Nafarroan 1.391.103 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, otsailak 24, 1.287 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 555.189 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 338.002 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun