COVID-19: Azken datuak

Zortzi positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 301

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 24a, 06:36

Atzo, otsailak 23, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil.

Atzo zortzi positibo atzeman zituzten gure lurraldean: hiruna Leitzaldea-Urumealdean eta Bortzirietan eta bi Malerrekan. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 301 positibo atzeman zituzten. Atzo, otsailak 23, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.895 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.693 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.637 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.825 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 23, 1.831 proba egin zituzten eta horietatik 301ek positibo eman zuten.

COVID-19ak jota, atzo, otsailak 23, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 112 daude ospitalean, horietatik 13 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 199.340 da, eta heriotza kopurua 1.425ekoa.
 
Nafarroan 1.389.541 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, otsailak 23, 1.352 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 554.536 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 337.352 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun