Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.893 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.693 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.634 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.821 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 22, 1.747 proba egin zituzten eta horietatik 250ek positibo eman zuten.
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 22, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina gaixo bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 111 daude ospitalean, horietatik 13 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.