Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.892 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.692 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.633 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.819 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 21, 1.968 proba egin zituzten eta horietatik 276k positibo eman zuten.
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 21, hamabi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina hiru gaixo hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 128 daude ospitalean, horietatik 15 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.