COVID-19: Azken datuak

Positibo bakarra atzeman zuten atzo lurraldean, Nafarroa osoan 140

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 21a, 06:26

Azo, otsailak 20, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina gaixo bat hil zen.

Atzo positibo bat atzeman zuten gure lurraldean: bat Bortzirietan. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 140 positibo atzeman zituzten. Atzo, otsailak 20, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina gaixo bat hil zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.887 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.683 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.627 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.819 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 20, 691 proba egin zituzten eta horietatik 140 positibo eman zuten (% 23,7)

COVID-19ak jota, azo, otsailak 20, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina gaixo bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 128 daude ospitalean, horietatik 15 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 198.513 da, eta heriotza kopurua 1.421ekoa.
 
Nafarroan 1.385.395 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, otsailak 20, 936 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 552.841 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 334.793 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun