Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.887 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.683 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.627 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.818 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 19, 678 proba egin zituzten eta horietatik 161 positibo eman zuten (% 23,7)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 19, hiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina gaixo bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 128 daude ospitalean, horietatik 15 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.